Dastaketak eta bisitak

Ekoizpen gutxi baina hainbat dastaketa eta bisita egin ditugu 2018an. Urrian Gross garagardotegia ezagutu genuen Donostiako lagun batzuen eskutik. Latak egiten dituzte eta Laugar lagunekin egin zuten «Gross X Laugar «Mad Hops On Acid»»dastatu nahi genuen, baina hainbat garagardo goxo ere ezagutu genituen

Irailaren 26an Bizarre taberna inagurazioan egon ginen. Sabinok  beste taberna ditu Abando gunean, eta guztietan artisau garagardo iturriak dauzka. Gaur egunean guneari «la milla del lúpulo deitzen diote»

Sorgina Zikina 2018

Urtero bezala irailaren 27an pumpkin ale estiloko Sorgina Zikina prestatu genuen.

Aurten Golden Promise Simpson malta erabili genuen oinarri moduan. Dentsitatea ez genuen neurtu…. baina gutxi gorabehera 6,5-7ºko garagardoa egin genuen. Hemen duzue errezeta osoa