Ikasturtearen lehenengo garagardoa Hopfresh estiloarena egin nahi genuen, baina arazo desberdinengatik guztiz ezinezkoa izan da.
Azkenean irailaren 12an bildu ginen eta lote bat egin genuen, behintzat kurtsoari hasiera emateko… Gure errezetan, lupulu freskoak erabiltzen ditugunez, lupuluaren kopurua x 3 biderkatu dugu (70gr ordez, 200 erabili genituen), guztira 1075gr, errezetan agertzen den moduan. Mazerazioaren tenperatura altua zenez, bukaerako dentsitatea altua geratu zen, beraz, «gorputzdun» garagardoa espero dugu…
garagardo J&J12 2018-09-12 errezeta