Larunbatean, hilak 21, Zirika! herri gunean izango gara, Hezkuntzan Librezalerekin batera, Linux sistema eragileak nola instalatu azaltzeko, zalantzak argitzeko, aplikazioak eta eguneroko erabilerarako sofware librea ezagutzeko… eta Hezkuntzan Librezale eta Elkartenet elkarteek egiten duguna kontatzeko.
Zuen ordenagailuak ekar ditzakezue TxikiLinux edo Luberri instalatzeko (gogoratu zuen dokumentu guztien kopia egin!) edo zuek berregokitutako Toshiba Satellite bat «hartu» larunbateko saioan.
Tresna libreak ikasle libreentzat!


