2017-2018

Nahiz eta ikasturte honetan nahiko geldirik ibili, ezin izan dugulako ekoiztu, Euskal Homebrewers-en bidez argitaratutakoa bai irakurri dugula. Dena den, gure aisialdian bai azoketan, bai lokal garagardozaleetan ibili gara. Baina hemendik aurrera galdutako denbra berrezkuratzeko asmoz gaude, ekoizteari dagokionez.

 

Artisau Garagardo Astea

Kaixo, hemen daukazue Birrazale Artisau Garagardo Elkarteak prestatu dugun kartela, urrian izango diren ekintzak zabaltzeko. Pertsonen kopuru mugatua izango da, beraz eskertzen dizuegu aurretik izen ematea. 🍻🍻

Birrazale Garagardo Astea 2017


Eup! Ese es el cartel de actividades que como Birrazale Elkartea hemos preparado entre el 28 de octubre y el 4 de noviembre. Por tema de aforo agradeceremos que digais aprox quienes vendriais. 🍻🍻

Birrazale Garagardo Astea 2017

Sorgina Zikina (kalabazaz egina) 2017

Pasaden urtean bezala, udazkenarako pumpkin ale bat prestatu dugu , gure Sorgina Zikina.

Gure ortuko kalabaza (pasaden urtean Buenavistako beste auzokide batena erabili genuelako..) erabili dugu. Labean 4kg kalabaza azukrearekin sartu genituen , baina 3 kg  ziren garagardo egiteko momentuan. 1,5 kg mazerazioan eta beste 1,5 kg egozketaren azken 5 minututan.

Malta Pale Ale besterik ez dugu erabili, eta 200 gramo malta garratza mostoaren Pha 5,4 izateko. Gure errota berria estreinatu genuen eta mazerazioa egin baino lehen 7 kg malta ehotu genituen

Aurten ez dugu lortu Butroi Basatia lupulua…beraz gure ortuko Amo’s Early Bird (East Kent Golding familiakoa) Bilboko jaietan bilduta erabili dugu.

Botilaratzeko laguntzaile berri bat izan genuen, eskerrik asko lagun!!

Iaz bezala azaroaren 1ean beste lagunekin daukagun txokoan (Txoko-B, Arangoiti) elkartuko gara, garagardo honen aurkezpena eta dastaketa egiteko, denboraldiko produktuekin. Konkretuki esne-gorri perretxikoak eta patata putxera prestatuko dugu, Joseluis eta Padillaren eskutik.

Sorgina Zikina 2017 Hemen errezeta osoa duzue