Sorgina Zikina (kalabazaz egina) 2017

Pasaden urtean bezala, udazkenarako pumpkin ale bat prestatu dugu , gure Sorgina Zikina.

Gure ortuko kalabaza (pasaden urtean Buenavistako beste auzokide batena erabili genuelako..) erabili dugu. Labean 4kg kalabaza azukrearekin sartu genituen , baina 3 kg  ziren garagardo egiteko momentuan. 1,5 kg mazerazioan eta beste 1,5 kg egozketaren azken 5 minututan.

Malta Pale Ale besterik ez dugu erabili, eta 200 gramo malta garratza mostoaren Pha 5,4 izateko. Gure errota berria estreinatu genuen eta mazerazioa egin baino lehen 7 kg malta ehotu genituen

Aurten ez dugu lortu Butroi Basatia lupulua…beraz gure ortuko Amo’s Early Bird (East Kent Golding familiakoa) Bilboko jaietan bilduta erabili dugu.

Botilaratzeko laguntzaile berri bat izan genuen, eskerrik asko lagun!!

Iaz bezala azaroaren 1ean beste lagunekin daukagun txokoan (Txoko-B, Arangoiti) elkartuko gara, garagardo honen aurkezpena eta dastaketa egiteko, denboraldiko produktuekin. Konkretuki esne-gorri perretxikoak eta patata putxera prestatuko dugu, Joseluis eta Padillaren eskutik.

Sorgina Zikina 2017 Hemen errezeta osoa duzue

Marcar el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *